Gaur irekiko da, era berean, Martxoaren 8ko kartelen erakusketa Emakume Txokoan eta hilaren 22ra arte egongo da zabalik. Bestalde, bihar emakume artisau eta baserritarren azoka egingo da Seber Altube plazan. Antolatzaileen arabera, 60 bat postu egongo dira eta Arrasateko zein Euskal Herriko artisau eta baserritarrak etorriko dira. Eskaintza zabala izango da oso: "Produktuak ez errepikatzen saiatu gara, urtero moduan".
Giro ona Takarraran egiteko
Eta ezin aipatu gabe utzi Takarraran. Bihar irtengo da emakumeen lasterketaren bosgarren edizioa Portaloitik (12:30). Helmuga ere Portaloian egongo da eta ibilbideak 2.820 metro izango ditu. 12 urtetik gorako edozein emakumek har dezake parte, doan. Iragarrita dagoen eguraldi ona ikusita, antolatzaileek iazko kopurua gainditu gura dute; iaz 60 bat korrikalari izan ziren.
Hala, Udalak herriko eta bailarako emakume guztiak animatu gura ditu lasterketan parte har dezaten. Era berean, borondatez lanean arituko diren Arrasate Atletiko atletismo taldeari eta Zikloturista elkarteari eskerrak eman gura dizkie Udalak.
Takarraren Lasterketaren Ibilbidea Eta Arautegia by Goiena Komunikazio Taldea
Irekiera berezia, Ekinen eskutik
Gaur, Martxoak 8, Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik, Debagoieneko emakumeak gerra zibilean eta frankismoan argazki erakusketa irekiko dute: Kulturaten martitzenetik domekara egongo da (17:30-20:30). Antzerki bat egingo dute gaur.
'Mariposas en el hierro' dokumentalak, harrera ona
Udaleko Berdintasun Sailak eta Emakume Txokoak martitzenean hasi zuten martxoaren 8ko egitaraua, Kulturaten, Mariposas en el hierro dokumentalaren proiekzioarekin; 80 bat lagun elkartu ziren. Azkenik, Udaleko talde guztiek testu bateratua onartu zuten osoko bilkuran berdintasunaren bidean politika eraginkorragoak lortzeko.
Ernai gazte antolakundearen oharra:
