Arrasateko Pilota sailekoek gaur, egubakoitza, banatuko dituzte Gabonetan saldutako errifen artetik sarituak izan direnei dagozkien sariak: angula kiloa eta bi bisigu. 19:30ean egingo dute sari ematea, Eguren arrandegian. Aldaketa bat izango da, baina, aurten: angula kiloaren jabea ez da azaldu eta, ondorioz, Caritasek Arrasaten duen jangela sozialekoei emango diete saria Pilota sailekoek, baina angulak beharrean, horien balioa arrain freskotan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.