Kaleratzeen kontrako sinadura bilketa Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2013ko martxoaren 14a

Debagoieneko Stop Kaleratzeak plataformak deitu du sinadura bilketa gaurko, eguena, 19:00etan, Arrasateko Seber Altube plazan. 'Kreditua amaitzen ari zaizue' lelopean batuko dituzte sinadurak, Arrasaten lehenengo, eta Debagoieneko beste herri batzuetan gero. Elkarretaratzea egiteko ere aprobetxatuko dute gaurko hitzordua, "Arrasaten kasuak dezente ugaritu" direlako eta "kasu konplikatuak" direlako, deitzaileen esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak