Zaldibarko futbito txapelketako final zortzirenak eta laurdenak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Maite Fraile 2013ko martxoaren 6a

Sonografos izan da liga erregularreko txapelduna 32 punturekin, jokaturiko 12 partiduetatik ez du partidu bat bera ere galdu. Asteburuan, bigarren faseari ekingo diote Arrasateko eta Aldatz eskoriatzar futbitoko taldeek, final zortzirenak eta laurdenei hasiera emanez.

Martxoak 9, zapatuan, 5 partidu jokatuko dira egunean zehar. Goizeko 10,30tan final zortzirenari hasiera emango dio Fidel-Haizea´s w-ren arteko partiduak eta arratsaldeko 5etan, amaiera, Aldatz-Lasagabasterrek. Domekan, hiru partidu jokatuko dira final laurdenetan sailkaturikoen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak