Alebin eta benjaminen errugbi topaketa domekan

Erabiltzailearen aurpegia Maite Fraile 2013ko martxoaren 6a

Lurraldeko eskoletako 130 neska mutiko joango dira Mojategin ospatuko den errugbi topaketara.

Gipuzkoako Federazioak astero antolatzen ditu Lurraldeko eskolen arteko partiduak eta oraingoan, gurean daukagu errugbi topaketa, Arrasateko Mojategin izango baita domekan, goizeko 10,30tan hain zuzen ere.  10 urte beherakoak diren alebinen eta 12 urte beherakoko benjaminen  artean jokatuko dira partiduak.  

Arrasateko Errugbi Taldeko Isei Barbero Gutierrez arduradunaren arabera, 130 neska-mutiko inguru elkartuko dira errugbi kanpoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak