Istar Dapena atleta podiumetik kanpo Jubenil txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Maite Fraile 2013ko mar. 6a, 12:38

Astebukaera honetan, Espainiako txapelketa jokatu dute junior mailako atletek. Lehiaketak, martxoak 2, zapatua, Antequerako (Malaga) Centro de tecnificación de atletismo estadioan izan zuen lekua. Ehundaka atletek hartu zuten parte txapelketan eta Istar Dapena arrasatear gazteak, laugarren postua eskuratu zuen pista estaliko eremuan, podiumetik kanpo geratuz. 

Hasiera batean, 4,30 metroko jauzian agintaria izan zen txapelketan, areriorekin alderatuz,lasaitasun eta malgutasun handiarekin baitzebilen lehiatzen. Baina geroago, urduritasuna izan zen jaun eta jabe arrasatear gaztearengan eta ondorioz, talonamendu arazoak izan zituen;.auzia burutu aurretik eman beharreko urratsak gaizki eman zituen 4,40 metroko jauzian hiru nulo burutuz.

Arazo hauetaz gain, pertikalari arrasatearra deseroso sentitu zen eguneroko entrenamentuetako eta Antequeran gertatu zen Jubenil txapelketako baldintzak ezberdinak zirelako.  Bere entrenatzailea eta aldi berean, Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua altleten entrenatzailea den Jonathan Perez Jorgek zera adierazi digu" Istar Dapenak Ermuako instalazio txiki batean entrenatzen du pertiga txiki batzuekin eta Antequerako txapelketan pertiga haundiagoak edukitzean, lasterketarako inpultsioa hartzean kaltetu egin zuen. Oso urduri jarri zen eta presioak ere asko eragin zion".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak