Zorionak.
Eskerrik asko.
Ez duzu erronka makala, bereziki, krisi koiuntura honetan…
Ez, egia da. Nahiko gogorra izango da, baina, hasieran, behintzat, ilusio handiarekin gaude; izan ere, sinisten dugu gure komunikabideetan. Pozik, oso pozik, gaude, alde horretatik. Erronka polita da.
Gauzak ondo bidean, Legebiltzarrean bihar onartuko da izendapena?
Bai, hala da, biharko bilkuraren gai zerrendan aldaketa batzuk egitekoak ziren, baina, bide onetik badoaz gauzak, bihar onartuko da. Eta, hortik aurrera, lanera!
Astelehenetik aurrera, jo eta ke...
Bai, hala da, hasiera-hasieratik jo eta ke lanean. Seguruenez, EITBko Administrazio Kontseilu berriarekin batzartuko gara astelehenean eta lanean hasiko gara.
Zure izendapena jakinekoa da, baina zure taldea osatuko dutenen izenak noiz jakingo ditugu?
Aurrerago, Administrazio Kontseiluaren bilera egin ostean.