Mozioez aparte, zinegotzi berri baten kargu hartzearen testigu izan gara gaur. Miren Josebe Landaluze da zinegotzi berria. "Hitza ematen dut, legeak agintzen duelako" esanez hartu du kargua eta Inazio Azkarragaurizar alkateak ere hartu du hitza: "Badakit gogotsu hasi zarela, zorte on!". Era berean, aurrerantzean Maider Morras izango da Bilduko bozeramailea, Iraia Sola kargua utzi berri duen zinegotziaren ordez.
Argazkia: Miren Josebe Landaluze zinegotzi berria.
Maisu Arano kaleari izena aldatzen
Bestalde, Maisu Arano kaleari Arano eta Garcia maisu-maistrak izena jartzeko Intxorta 1937 Kultur elkarteak aurkeztutako proposamenak aurrera egin du, aho batez. Elkarteko Julia Mongek esker on hitzak izan ditu.