TAOren ezarpena ere mugikortasun plana hobetu asmoz dator; aparkalekuetan autoen errotazioa eragiteko ez ezik, autoen zentzuzko erabilpena bultzatzeko (autoa konpartitzeko ohiturak bultzatzeko, autoa beharrezkoa denean bakarrik hartzea e.a.).
Gaur onartu diren ordenantzek, hain zuzen, arautuko dute Arrasateko aparkamendu erregulatuaren funtzionamendua. Bertan daude jasota TAO jarriko den zonetan aparkamendua espazio eta denbora aldetik definitzen duten neurriak.
Arrasaten aurreikusten da urte honen amaieran jartzea martxan TAO lehenengo zonan, Uribarri-Loramendi zonan, hain zuzen. Hasierakoa asmoa zen ospitale inguruan ezartzea lehendabizi, baina bertako aparkamenduen arazoa konpontzea lortu zenez, eta Uribarri inguruan ere autoekin arazo handia zegoela ikusirik, bertatik hastea erabaki zen.
Argazkia: 1.1 Azpi eremua. Txandakatze behar handiena duen errepide zatietako bat.
1.1 Azpi eremua: ( Egonaldi motzeko eremua: ordu eta erdi doan)
Jose Mª Arizmendiarreta pasealekua, Arrasate pasealekua eta Loramendi kaleak osatzen dute, (Arimazubi plaza inguratuz) eta Loramendi kaleruntz luzapen txiki bat dauka.
1.2 Azpi eremua: (Egonaldi ertaineko eremua: hiru ordu doan)
Uribarri Etorbidea, Uribek alea eta Torre Eguzki inguruan dagoen Loramendi kalearen zatiak osatzen dute, baita Iturripe kiroldegirako iparraldeko sarrerako tramuak ere.
1.3 Azpi eremua: (Egonaldi luzeko eremua: denbora zehaztu gabe)
1 Eremuari edo zonari dagokion gainontzeko lurzoruak osatzen du. Hau da: loramendi kaleko erdialdeko eta mendebaldeko zatiek eta Iturripe Kiroldegirako sarreraren hegoaldeko tramuak.
Guneen funtzionamendua
1 Zonaren funtzionamendua
- TAOren ordutegia 09:00etatik 19:00etara izango da eta ez da zerbitzurik egongo zapatuetan, domekatan, jai egunetan eta abuztuan.
- Zaintza eta kontrol zerbitzua Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak hitz egiten dituen pertsona batek egingo du.
- Lehenengo ordu eta erdia doakoa izango da gune guztietan eta handik aurrera tarifa bat jarriko da denbora eta azpi-eremu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta. (Aurrerago azalduta).
- Baimendutako aparkatzeko gehienezko denbora agortutakoan autoa bertatik mugitu beharko da eta ezingo da berriro 1 zonan aparkatu hiru ordu igaro arte.
1-1 azpi-eremua
- Eremu honetan ordu eta erdiz aparkatu ahalko da gehienez eta doakoa izango da aparkatzea. Hala ere, ibilgailuek makinan tikea atera beharko dute eta bistan jarri beharko dute ibilgailuan.
- Ordu eta erdiko epemuga pasatakoan ibilgailua erretiratu beharko da eta 1.2 azpi eremuan aparkatu ahalko da, beti ere 1.2 azpi eremuko gehienezko aparkamendu muga errespetatuz: ordu eta erdi 1.1ean + ordu eta erdi 1.2an.
- Ordu eta erdiko muga pasa ostean, 1.2 azpi eremuan aparkatu ezean, ezingo da aparkatu 1 Zonan aurrez aipatutako hiru orduko epea pasa arte.
- 1.1 azpi eremuko egoiliar txartela dutenek bertan aparkatu ahalko dute inolako denbora muga barik.
1-2 azpi- eremua
- Azpi eremu honetan hiru orduz aparkatu ahalko da gehienez.
- Lehenengo ordu eta erdia doakoa izango da eta hortik aurrera, hiru orduko gehienezko aparkatzeko muga bete arte, denboraren araberako tarifa progresibo bat ezarriko da.
- Ibilgailua 1.1 azpi-eremutik etorriz gero, aurrez azpi-eremu hartan aparkatuta eman duen ordu eta erdia konputatuko da.
- Aparkatuta dauden ibilgailu guztiek izan beharko dute jarrita 1.2 azpi-eremuko makina batean ateratako tikea.
- Baimendutako aparkatzeko gehienezko denbora agortutakoan autoa bertatik mugitu beharko da eta ezingo da berriro 1 zonan aparkatu hiru ordu igaro arte.
- 1.1 azpi eremuko egoiliar txartela dutenek bertan aparkatu ahalko dute inolako denbora muga barik, eta bertarako ezarriko diren tarifak ordaintzeke.
1-3 azpi-eremua
- Azpi eremu hau egonaldi luzeko eremua izango da eta ibilgailua bertan eduki ahal izango da aparkatzen den momentutik egun bereko 19:00ak arte.
- Lehenengo ordu eta erdia doakoa izango da. Hortik aurrera eta aparkatzeko gehienezko epea bete arte ( 19:00 arte) denboraren araberako tarifa progresibo bat ezarriko da eta ezingo du tarifa honek aurrez ezarritako diru kopuru tope bat gainditu.
- Aparkatuta dauden ibilgailu guztiek izan beharko dute jarrita 1.2 azpi-eremuko makina batean ateratako tikea.
- Baimendutako aparkatzeko gehienezko denbora agortutakoan autoa bertatik mugitu beharko da eta ezingo da berriro 1 zonan aparkatu hiru ordu igaro arte.
- Azpi-eremu honetan ez dago egoiliarrik eta, honenbestez, ez da egoiliar txartelik emango 1-3 azpi zonarako.
Pertsona desgaituentzako plazak
Pertsona desgaituentzako destinatutako plazek gainontzeko plazen erregimen bera izango dute. Hau da, tiketa edo dagokien egoiliar txartela ikusgai jarri beharko dute ibilgailuan eta gainontzekoen baldintza berdinak bete beharko dituzte.
Tarifen onarpena
Dagokion momentuan Udalak onartuko ditu osoko bilkuran eta Ordenantza Fiskalean jasota egongo dira.