Martxoko aste bukaerak ekintzez lepo datoz erdiguneko gaztegunera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 5a

Atzean utzi berri dugun aste bukaeran hasi ziren ekintzekin eta hil amaierara arte Arrasateko erdiguneko gazteguenan ez da aspertzeko astirik izango. Aste bukaera guztietan egongo da zertaz gozatu: harrapaketa-jolasa, sorkuntza tailerra, antzerkia, bideo lehiaketa, bideoklip baten grabaketa, mahai-futbol edo futbolin txapelketa... Albiste barruan, egitaraua osorik.

Martxoak 8, egubakoitza

Hezitzaileen antzerkia

Martxoak 15, egubakoitza

Ondo pasau, pasau bare! bideo lehiaketako sari banaketa

Martxoak 16, zapatua

Bideoklip baten grabaketa

Martxoak 23, zapatua

Kaleko lehia taldeka

Martxoak 17, domeka

Mahai-futbol edo futbolin txapelketa. Eskoriatzako gaztelekuan jokatuko da lehen fasea eta finala, berriz, Arrasaten martxoaren 24an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak