Bi taldeak AEBtakoak dira eta desertuan bizi, konposatu, arnasa hartu eta ugaltzen dira. Waxy taldea aurretik ere egona da Euskal Herrian eta stonerra egiten du. Kyuss talde handiaren kide izandako Robbie Owen musikariak martxan jarritako musika egitasmoa da, 2006ean sortua. Urte hauetan guztietan hiru disko argitaratu dituzte.
War Drum taldea ere Palm Springsekoa da eta pscychedelic spoos rock sound gisa definitzen dute euren musika. At old trails izeneko lehen diskoa aurkeztuko dute Gaztetxean.