Dragoiak Oiartzunen izango dira domekan

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 5a

Udaberri torneoko 1.fasea izango da igande honetan Oiartzungo kiroldegian. Goizeko 10tatik aurrera Arrasateko Dragoi taldeko alebin eta infantilak lanean arituko dira bakoitza bere modalitatean.

Arrasate Dragoi Gimnasia taldeko partaideek eguneroko lanaren fruituak zeintzuk diren erakusteko aukera izango dute domekan Oiartzunen, bertan ospatuko baita Udaberri Torneoko 1.fasea.

Alebin taldeko partaideek pilota eta esku libre modalitatetan jardungo dira. Bost taldetan banatuta 28 gimnasta arituko dira eta infantil mailakoak aldiz, bi taldetan banatuta 11 kirolari. Hauek uztaila erabiliko dute erakusketa egiteko.

Horretaz gain, kategoria berezian ere arituko den partaidea ere darama taldeak, Aintzane Kintana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak