Lore Gazteak, Korrikarekin

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko martxoaren 4a

Korrikaren beste edizio bat, 18a, ate joka dugula-eta, Lore Gazteak taldekoek bidali digute argazkia. 1980koa da, lehen Korrika egin zenekoa. Kontatu digutenez, Lore Gazteak taldeari lekukoa eroatea tokatu zitzaion urte hartako Korrika Arrasatetik igaro zenean: "Arrasateko alde zaharrari buelta ematea tokatu zitzaigun, Seber Altube plazaraino" gogoratzen dute. Ondoren, "Jose Antonio Ardanza Lehendakariak hartu zuen" garai hartan Arrasateko alkate baitzen. Historiako lehen Korika hura Oñatin hasi eta Bilbon amaitu zen. Azaroaren 29tik abenduaren 7ra arte izan zen. Leloa: Zuk ere esan bai euskarari.

Hona hemen argazkian ageri direnak, eskerretik eskumara:

  • Goian, zutik: Aitor Zulueta, Jon Ezpeleta, Enrike Dolara, Kristian Heriz, Jaione Agirre eta Juama Agirre.
  • Behean, makurtuta: Andoni Zabaleta, Asier Agirrebengoa, Karmele Larrañaga, Igor Lasagabaster, Gotzon Agirre eta Olatz Etxabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak