Zentroaren helburua da gaixoei laguntzea, ahal den neurrian, euren ohiko inguruan jarrai dezaten, ahalik eta autonomia, gizarteratze eta bizi-kalitate handienarekin. Izan ere, ekidin gura da gaixo horiek zentro psikiatrikoetan sartzea, euren hobe beharrez. Erabiltzeko eskaera aldez aurretik egin beharra dago gizarte zerbitzuetan edo Osakidetzaren buruko osasun zentroetan. Erabiltzaileak 18 eta 60 urte artekoak izan beharko dira, diagnostikoarekin.
20 erabiltzailerendako lekua
Erabiltzaileari atentzio pertsonalizatua eskainiko zaio eta beste hainbat hutsune betetzen ere saiatuko dira. Esaterako, jarduera ezberdinak egiteko autonomia hobetzen, gaixotasunari dagokion tratamendua ematen eta psikologia zein gizarteratze zerbitzua eskaintzen.
Lokalak gune ezberdinak izango ditu: ekintzak burutzeko gunea, jangela, atsedenerako lekua, sukaldea, bi bulego –kontsultarako gela eta guzti–, biltegia eta aldagela, besteak beste. Atarian plataforma jasotzaile bat ere jarri dute eta aire girotua izango du.
20 erabiltzailerendako lekua egongo da eta Erguingo zentroaren irekierarekin Gipuzkoako eskualde guztiek izango dute ezaugarri horietako zentro bat. Halako lehen zentroa Tolosan ireki zen 1995ean. Egokitzapen lan guztiek 592.264 euroko aurrekontua izan dute.