Beste garaipen bat Ford Mugarri taldearentzat

Jagoba Domingo 2013ko martxoaren 3a

Trapagaranera joan ziren zapatuan Garciaren mutilak eta bertatik beste garaipen berri bat ekartzea lortu zuten: 22-32 irabazi zuten azken sailkatuaren aurka. Hala ere, Garcia entrenatzailearen arabera, norgehiagoka ez zen batere erraza izan, markagailuak erakusten duen bezala.

Sailkapenean bi taldeen postuak ikusiz gero –Ford Mugarri lehenengoa eta Trapagaran azkena– partidu eroso bat bezala aurreikusi zitekeen zapatukoa, baina lehenengo zatia oso parekatua izan zen. Trapagarangoek defentsan asko estutu zuten eta horren ondorioz Arrasatekoek arazoak izan zituzten erasoan; hala ere, bigarren zatian indartsuago jokatu zuten, eta lehenengo minutuetan lortutako abantaila partidua amaitu arte mantendu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak