Mondragon Unibertsitateak liderra menderatu du

Mireia Bikuña 2013ko martxoaren 2a

Atletico San Sebastianen kontra irabazi dute Iturripen: 67-59. "Partidu borobila egin dugu, erasoan eta defentsan" esan digu Josu Larreategi entrenatzaileak. Joaneko partiduan ere irabazi egin zuten arrasatearrek. Ordu hartan, Donostian.

Lehen bi laurdenak oso parekatuak izan dira. MUk hasieratik agindu du markagailuan, eta horrek, lasaiago jokatzeko aukera eman die. Aldagelara sei puntuko aldearekin heldu dira: 39-33.

Hirugarren tartean egon dira lehiako berdinketa bakarrak: 44-44 eta 46-46. Laugarren tartean zortzi puntuko abantaila (59-51) hartu dute arrasatearrek eta bukaeraraino mantendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak