Denis Jonesen dotorezia eta abilezia Kulturaten

Maider Arregi 2013ko martxoaren 2a

Apustu gogorra egin dute Udaleko kultura sailetik. Gurean horren ohikoak ez diren doinu elektronikoak eta efektuz beteriko erritmoak izan ziren-eta entzungai barikuan Kulturaten.  50 lagun inguru batu zen bariku iluntzean, eta inor ez zuen hotz utzi Denis Jones musikari polifazetikoak.

"Jendea harrituta geratu da. Uste baino doinu elektronikoagoak eta efektuz beteriko melodiak eskaini zituen. Bera bakarrik, ordubete pasatxoko saio eskaini zuen. Baliteke jendeak ez ezagutzea musikaria, baina bere musika guztiz erraza da entzuteko eta barneratzeko", azaldu digu Karmelo Alberdi Kultura teknikariak. Inprobisaziorako ere lekua izan zen; azken bi abestiak bat-batean, barrutik ateratakoak izan ziren-eta. Modu honetan, pixkanaka, hutsik geratzen diren esparruak betetzea dutela helburu azaldu digu Alberdik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak