Euskal Herriko palindromo onena: 'Irudiak uluka iduri'

Maider Arregi 2013ko martxoaren 2a

Hirugarren edizoko Euskal Herriko palindromo onenari saria, Zumarragako Xabi Lasaren 'Irudiak uluka iduri' palindromoak irabazi du. Arrasateko Palindromo onena aldiz, Xabier Zubizarretak aurkeztutako hauxe: 'Errua erru; irria irri; urrea urre'.

Hirugarren urtez abiatu zuen 2012ko abenduan AED elkarteak Euskal Herriko Palindromo lehiaketa. 2013ko otsailaren 15a bitartean, Euskal Herriko txoko askotatik bidalitako 48 palindromoen artean Euskal Herriko palindromo onena eta Arrasateko onena  aukeratu dituzte epaimahaia osatu duten Markos Gimeno palindromogileak, Amaia Arana Udal euskaltegiko zuzendariak, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendariak eta Juan Mari Agirreurreta 2. edizoko irabazleak.

Sariak

Sari banaketa, bariku iluntzean egin zuten. Xabi Lasak, Debako Txindurri Iturri landetxeko sagardotegiak emandako bi lagunentzako sagardo afaria, logela eta gosaria eskuratu du.

Xabier Zubizarretak Txondorra erretegiak oparitutako bi lagunentzako afaria irabazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak