Emakume bat atxilotu dute Arrasaten, edertasun produktuak harrapatzea egotzita

Goiatz Arana Begiristain 2013ko martxoaren 1a

Atzo, eguena, izan zen gertaera. Ertzaintzak 38 urteko emakumezko bat atxilotu zuen, Musakola auzoko saltoki handi batean 600 euro baino gehiagotan baloratutako edertasun produktuak lapurtzea leporatuta.

11:30ak inguruan, Ertzaintzak dei bat jaso zuen Musakolako tamaina handiko saltoki batetik, bertako segurtasunekoek emakume bat atxikita zutela-eta lurringintzako eta kosmetikako produktuak "ostutzeagatik". Ertzaintzari jakinarazi ziotenez, emakumezkoaren jokaera susmagarria iruditu zitzaien, gertutik zaindu zuten eta, horretan ari zirela, "produktuak poltsa barruan sartzen ikusi zuten kaxak eta alarmak kenduta". Ezer ordaindu barik zihoala-eta, atxiki egin zuten eta Ertzaintzari abisatu atxilotu zezaten. Arratsaldeko lehen orduan epailearen esku geratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak