Eta bestelako gaien artean ere bada aipagarririk; adibidez, Iraia Solaren lekua beteko duen Miren Josebe Jaione Landaluze zinegotziaren kargu hartzea gauzatuko da osokoan. Horrekin lotuta, Bilduk bozermaile berria izendatuko du, eta era berean, Tokiko Gobernu Batzarreko eta batzorde informatzaileetako kideen izendapenen berri emango dute.
Felix Arano eta Teresa Gartzia maisu-maistrak
Bestalde, kale baten izen aldaketa ere aztergai izango dute zinegotziek. Hain zuzen ere, Intxorta Kultura Elkarteak proposatuko du Maisu Arano kalearen izena aldatzea eta haren lekuan Felix Arano eta Teresa Gartzia maisu-maistrak ipintzea. Intxorta elkartearen ustez, Historian ez da behar bezala aitortu Felix Aranoren emazte Teresa Gartziak egindako lana, eta aitortze hori lortzeko helburuarekin aurkeztuko dute proposamena martitzeneko osokoan.
Eta beste gai bat aipatzearren, urtarriletik datorren asteko martitzenera arte alkateak emandako ebazpenen zerrendaren berri emango dute osoko bilkuran.