Arrasateko Udala: "Oso eraginkorra izan da elurte plana"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 27a

Arrasateko Udala pozik dago egubakoitzetik gaur arte aktibatuta egon den elurte plana eraginkorra izan delako. Asteburuan zortzi langile aritu ziren lanean eta astelehen zein martitzenean Cespako beste 28 langile –17 kale garbiketakoak eta 11 lorezaintzakoak–. Udaltzaingoa ere buru-belarri aritu da lanean. Arazo aipagarririk ez da izan Udalaren esanetan: "Goialdean izan da elur gehien, 40 zentimetro hainbat lekutan, eta horregatik askotan makinak bi aldiz pasatu behar izan dira elurra errepidetik guztiz kentzeko". Lur orotako bi ibilgailu aritu dira elurra kentzen eta gatza botatzen; 12 tona gatz erabili dira guztira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak