Hain zuzen ere, Udala, Bedoña eta Gesalibar auzoak "nahiko gaizki" daudela jakinarazi du Jose Luis Etxeberria Porruk. Bideak garbitzen eta gatza botatzen ibili direla, baina auzoetarako errepideen egoera ez dela ona. Are gehiago, Udalara bidean bi zuhaitz jausi direla ere kontatu dute.
Monterron zabalik
Gaineratutakoaren arabera, Monterron parkea zabalik dago, Santa Barbara, berriz, itxita. Eta halakoetan ohi denez, herriko zenbait puntutan herritarren pasoa galarazteko zinta jarrita dago, gune aldapatsuetan edo eskaileretan arriskua saiheste aldera. Edozelan ere, zenbait puntutan, zinta hori kenduta dago, eta jendea bertatik pasatzen dabil.