Kontrolpean dago Aprendizeen kalean egon den sutea

Jagoba Domingo 2013ko otsailaren 25a

Arratsaldeko 18:55etan Ertzaintzak Arrasateko Aprendizeen kaletik sute abisua jaso du. Kaletik kea ikusten omen zen eta bertara suhiltzaileak eta udaltzainak gerturatu dira. Ertzaintzaren arabera sutea La Caixa-ko etxeetako bigarren portaleko zazpigarren solairuko egongelan hasi da. Sutearen momentuan ez zegoen inor etxe barruan eta ez da zauriturik egon. Momentu honetan sutea kontrolpean dagoela esan du Ertzaintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak