2013-2016 Plan Estrategikoa lantzen dabil Eroski, eta 8.800 bazkideek, batez beste, %5 gutxiago kobratzeko aukera aurreikusten da. Helburua da enpleguari eustea.
Batez-bestekotasun hori honela azaltzen da: soldata txikienei gutxien murriztuko litzaiekee, %2,5, eta handienei, gehien: %7,5.
Caprabon ere, murrizketak
Orain dela gutxi, Eroskirena den Caprabo banaketa-kateko langileen %10ek soldata, batez beste, %10 txikitzea onartu dute. Hala adostu da sindikatuekin.