Pablo Garciaren mutilak izan ziren partiduko lehenengo gola egin zutenak, eta ordutik aurrera uneoro ibili ziren aurretik. Gauzak horrela, lehenengo zatia amaitzerako zazpi goleko aldea atera zieten aurkariei.
Atsedenaldiaren ostean El Pilarrekoek aldea apur bat murriztea lortu zuten arren, bigarren zatiak aurrera egin ahala Ford Mugarrik gehiago zela erakutsi zuen. Hala, hamalau goleko aldea aterata, etxean geratu ziren garaipenaren puntuak.
Txabarri bueltan
Jokalariei dagokienez, arrasatearren artean izan zen berrikuntzarik. Izan ere urtebetez atzerrian egon ostean Aitor Txabarrik berriz ere jantzi zuen Ford Mugarriren elastikoa, eta hainbat minutu ere jokatu zituen. "Nabaritu dut entrenamendu falta eta gripea pasatu berri dudala, baina ondo ikusi dut neure burua" zioen Txabarrik partiduaren biharamunean.
Taldea baloratzeko orduan, Txabarriren ustez alde teknikoan oraindik ere hobetzeko gauzak dauden arren, fisikoki nahiko ondo ikusi zituen zapatuan taldekideak, intentsitatearekin jokatzen. "Igoera faserako hori lortu behar da, fisikoki ondo heltzea; izan ere fase honetan partiduak partidu bakarrera jokatzen da, eta nahiko segidan izaten dira norgehiago- kak" gaineratu zuen atezainak.
Lider beste aste batez
Zapatuko garaipenarekin lider jarraitzen du Ford Mugarrik eta bigarren dagoen Askartza taldeari puntu bakarreko aldea ateratzen dio. Hurrengo jardunaldian sailkapena isten duen Trapagaran taldearen kontra jokatuko dute arrasatearrek.