Ruiz de Azuak junior mailako marka berdintzea lortu du

Ander Monedero 2013ko otsailaren 25a

Donostiako belodromoan jokatutako Gipuzkoako txapelketan, Malen Ruiz de Azua arrasatearrak pertikarekin 4 metroko jauzia eginda, Espainiako junior mailako marka berdintzea lortu du.

Asteburuko kirol kronikak

Horrela, atleta arrasatearrak 1998an Mar Sanchezek lortutako marka berdintzea lortu du. Marka horri esker, Ruiz de Azuak txapelketako bigarren postua eskuratu du.

Naroa Agirre atleta beteranoa izan da pertika frogaren irabazlea. Donostiarrak 4'1 metroko jauzia egitea lortu du, arrasatearrak baino 10 zentrimetro gehiago.

Dapena eta Perez aurrean 

Arrasateko taldeko gizonezkoek ere, irudi bikaina eman dute Gipuzkoako txapelketan. Istar Dapenak eskuratu zuen 4.4 metroko jauzia egin eta urrezko domeina lortu du eta Jonathan Perezek min hartu eta ezin izan du froga bukatu, ala ere bigarren postuan eskuratu du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak