Ez zen arrasatearren partidurik onena izan, baina garaipen garrantzitsua lortu zuten norgehiagoka landua egin ostean. Talde gazte eta arriskutsua zuten aurrean, baina oso gogor kantxaratu ziren Larreategiren mutilak eta lehenengo zortzi minutuak funtsezkoak izan ziren. Markagailuan 14 puntuko aldea lortu ondoren, Lagunak taldekoak zonakako defentsan jarri ziren eta partidu osoa defentsa berdinarekin jarraitu zuten.
Zonakako defentsa
Defentsa honi Aranzabalen gidaritzapean eta hiruko marratik ondo egin zioten aurre etxekoek, baina hirugarren laurdenean, markagailuan 8 puntu azpitik zeuden Arrasatekoak.
Hala ere, oraingoan minutu erabakigarriak MU-renak izan ziren. Barneratzeekin falta asko eragin zituzten eta jaurtiketa libreetan fin ibili ondoren, garaipena lortu zuten zapatuan.