Hasi da gimnasia erritmikoa Uarkapen

Maialen Gonzalez 2013ko otsailaren 23a

Eskolarteko 1. mailako bigarren fasea da. Goizeko 10:00ean hasita, goiz osoan zehar gimnasta ugari arituko dira bertan. Tartean, Arrasate Dragoi Taldeko gimnastak.

Uarkape pilotalekua kolorez eta distiraz jantzi da gaur goizean. Kanpoan termometroak beherantz egin arren, Uarkape bero-bero dago Eskolarteko 1. mailako bigarren fasean. Gimnastei, azken asteetan egindako lana erakusteko momentua iritsi zaie.

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko gimnastentzat 2012/2013 denboraldiko bigarren txapelketa da gaurkoa. Hain zuzen ere, Eskolarteko B Mailako 1. fasea. Benjamin, alebin eta infantil mailatako gimnastak bakarka zein taldeka arituko dira. Arrasateko Dragoi Taldeko gimnasta ugari arituko dira bertan. Tartean, honako hauek:

INTANTIL TALDEKA (5 uztai):

  • Maialen Diaz, Leire Elizaran, Ane Gorosabel, Maite Iraeta, Araitz Altube eta Kimi Lopez de Aretxaga.
  • Eneritz Lage, Andrea Hernandez, Alba Revuelta, Maite Oliden, Maitane Ugarte eta Amaiur Mendizabal.
  • INFANTIL B BARKARKA (uztaia): Leire Ugarte.

    Arratsaldean, txikitxoenen txanda helduko da. 17:00ean, Benjamin Topaketa hasiko da. Bertan, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko 38 gimnastek hartuko dute parte.

    ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

    Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

    WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

    TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


    Harpidetza aukera guztiak