Oraindik hilabete eskas geratu arren, dagoeneko antolatzaileak hasiak dira urteroko hitzordurako materiala biltzen. Eguen honetan, otsailak 28, izango dute herritarrek azken aukera arropa, osagarri eta bestelakoak eramateko, antolaketa lanetan diharduen Alaitz Arantzabalek adierazi digunez.
"Egoera onean dauden gauzak eskertuko genituzke, eta gura duten guztiek Iluntz zein Irati tabernetan utzi dezakete materiala".