Egitarau berean baina hainbat dira egunotarako proposatutakoak; horien artean antzerki emanaldia. Hitzen balioaz hausnartzen duen Balitzen hioa izango da gaur, egubakoitza, Eskoriatzako unibertsitatean, 19.30ean; sarrera doakoa izango da. Martitzenean, otsailaren 26an, beriz, Jon Zubiaga 'Osoron' arrasatearrak eta Sonia Villamor bilbotarrak protagonizatutako Pisukideak komedia, izango da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etan; sarrerak 4 euroren truke.