Uribarri Auzoko Gorostiza baserriak prestatu du otsailaren 16ko baserritarren azoka bereziko zozketako otarra, eta Gorka Martinez aretxabaletarrarendako izan da. 2013an zehar Udalak jarraituko du baserriko produktuen zozketak egiten, hileko hirugarren zapatuko azoka berezietako bezeroen artean. Aldiko bertako baserri batek prestatzen du otarra, denboraldiko produktuez osatuta. Hil honetan Gorostiza baserriko Jone Bergaretxek prestatu du saski ederra, barazkiz, fruitu lehorrez eta lorez osatuta. Zenbaki saritua Gorka Martinez aretxabaletarrarendako izan da: "On egin, Gorka, eta eskerrik asko baserritarren produktuen alde hautua egiteagatik".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.