Giza katea egin dute Arrasaten, azken atxiloketen harira

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko otsailaren 21a

Hasiera batetan gaur Frantzian atxilotu dituzten ustezko bi ETAkideetako bat Kepa Arkauz arrasatearra zela zabaldu den arren, gezurtatu egin dute albistea. Arrasateko Seber Altube plazan gaur iluntzean deitutako bilkuran adierazi dutenez, "berri kontrajarriak" iritsi dira egun osoan zehar. Batzar informatzailearen ostean, giza-katea egin dute, atxiloketak salatzeko.

Moulinsen polizia frantsesak atxilo hartutakoak Oier Ibarguren eta Montxo Arkaitz Varea Etxebarria direla eman du ohar baten bidez aditzera Jorge Fernandez Espainiako Barne Ministroak.

Bide batez, gaur Arrasaten egindako giza katearen aurretik, gogoratu dute, bihar hileko azken ostirala izanda, Herriko Plazan ohi bezala elkarrateratzea egingo dutela eta herritar guztiei egin diete dei bertan parte hartu dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak