1936ko gerran eta osteko diktadura frankistaren garaian emakumeek bizi izan zuten errealitatea ezagutzera eman nahi du erakusketak argazkien bidez, garaiko emakumeen bizipenak berreskuratuz eta ezagutzera emanez. Bestetik, gerraren eta diktaduraren ondorio latzak jasan zituzten emakumeei omenaldia egingo zaie, gerra garaian eta frankismoan egindako lana goraipatuz.
Irekiera ekitaldia martxoaren 8an
Martxoaren 8an irekiko dute erakusketa, Kulturateko klaustroan; martitzenetik domekara bisitatuko ahalko da, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia arratsaldeko seietan egingo dute eta, Ekin elkartekoek aurreratu dutenez, Arizmendi ikastolako antzerki taldeak emango dio hasiera, kale antzerki batekin.