2012/2013 denboraldiarekin jarraitzen dute Arrasate Dragoi Taldeko gimnastek. Bigarren txapelketa izango dute zapatuan, hilaren 23an. Hain zuzen, Eskolarteko B Mailako 1. fasea izango da Uarkape pilotalekuan. Goizeko 10ean hasita, benjamin, alebin eta infantilak bakarka zein taldean arituko dira.
Arrasate Dragoi Gimnasia Taldetik, honako gimnastek hartuko dute parte:
INTANTIL TALDEKA (5 uztai):
- Maialen Diaz, Leire Elizaran, Ane Gorosabel, Maite Iraeta, Araitz Altube eta Kimi Lopez de Aretxaga.
- Eneritz Lage, Andrea Hernandez, Alba Revuelta, Maite Oliden, Maitane Ugarte eta Amaiur Mendizabal.
INFANTIL B BARKARKA (uztaia): Leire Ugarte.
Arratsaldean, 17:00ean hasita, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko 38 gimnastek, Benjamin Topaketan hartuko dute parte.
Bestalde, Eskolarteko A Mailako 1. fasea otsailaren 24an izango da, Hernanin. Bertan izango dira, Arrasate Dragoi Taldeko gimnasta hauek:
- KADETE B BAKARKA (uztaia): Mirentxu Amozarrain, Ane Fernandez, Eider Altube, Beñat Arizabaleta eta Maialen Gallardo.
- JUBENIL B BAKARKA (uztaila): Olatz Fernandez eta Ainhoa Delgado.