Takarraran lasterketa martxoaren 9an egingo da Arrasaten

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko otsailaren 21a

Martxoaren 9an, zapatua, egingo da eta eguerdiko 12:30ean irtengo da Seber Altubetik. Aurreko urteko ibilbide bera egingo dute lasterkariek, 2.800 metrotako ibilbidea izango da, eta Berdintasun Sailetik eta AUKEAtik emakumeak animatu dituzte lasterketan parte hartzeko.

Emakume Txokotik eta AUKEAtik Arrasaten urtero antolatzen duten lasterketa da Takarraran. Aurten bosgarren edizioa egingo du lasterketak eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 9an, zapatua, izango da lasterketa. Eguerdiko 12:30ean emango diote hasiera Seber Altubetik.

Maider Morras zinegotziak esan du urtetik urtera geroz eta arrakasta gehiago duen lasterketa dela eta parte-hartzaile kopurua ere goraka doala.

Ibilbidea

Ibilbidea iazko bera izango da: Seber Altuben hasiko da, Maalatik behera joango da, Otalorari buelta osoa emango zaio eta gero alde zaharrera sartuko da berriro San Frantziskotik. Ibilbide horri hiru buelta eman beharko zaizkio eta guztira 2.800 metro ditu.

Izen-ematea

Izena lasterketaren aurretik Emakume Txokoan eta AUKEAn eman ahal izango da edo bestela egunean bertan lasterketa hasi aurretik.

Opariak

Parte hartzen duen korrikalari bakoitzari gainera, kamiseta bana oparituko zaio eta bestelako sariak ere egongo dira: lehenengo hiru lasterkariendako, parte-hartzaile nagusi eta gazteenarendako sariak ere izango dira eta guztien artean zozketatuko diren opariak ere izango dira martxoaren 9ko lasterketan.

Entrenamendua

AUKEAtik gainera, entrenamendu programa bat prestatu dute gelditzen diren bi asteetarako. Emakumeren batek programa horretan prestatu dituzten ariketak egin nahi baditu, Musakola kiroldegian emango dizkiote argibide guztiak.

Entrenamendu plana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak