Azken hamarkadetan haurren obesitate kasuek nabarmen egin dute gora munduan Daniel Jimenezen esanetan, eta "Euskal Herria ez da salbuespena". Hala, geroz eta kasu gehiago atzeman dituzte denbora honetan osasun arloko profesionalek.
"Lodi dagoen haur bat ikustea osasuntsu egotearekin erlazionatu izan da, eta ez da horrela. Asko mitifikatu da gauza". Gizen egotea ez da obesitatea pairatzea, baina kasua emateko aukera gehiago dagoela adierazi zuten.
"Azken hamarkadetako ohituretan aldaketak eman dira. Haurrak sedentarioagoak dira, lehen kalean jolasten igarotzen zuten denbora gehiena, eta orain bideo-joko eta bestelakoekin, gehiago". Jateko ohiturek ere bilakaera izan dutela eta, horrek ere eragina du obesitate kasuetan.
Berbaldian azpimarratu gura izan zuten arazo fisikoa bakarrik ez, psikologikoa ere badela haurrarentzako gizentasun edo obesitatea sufritzea, "nahiz eta sarritan gurasoak konturatu ez". Hala, guztia aldatzeko hiru zutabe daudela gaineratu zuten, eta guztiek lan egin behar dutela egoera aldatu gura bada: familiek, sendagileek eta ikastetxeek.