Martxoaren 8a iragartzeko lehiaketa, amaitzear

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko otsailaren 20a

Egubakoitz honetan amaitzen da Martxoaren 8a iragartzeko Emakume Txokoak martxan ipinitako kartel lehiaketa. Lanak BAZen aurkeztu beharko dira, eta 450 euro eskuratuko ditu irabazleak. Ondoren, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa irekiko dute Emakume Txokoan.

Martxoak 8 eta Feminismoaren bidetik, emakumeak libre! testuek agertu behar dute idatzita, derrigorrez. Lanak 14:00ak baino lehen entregatu beharko dira BAZen eta irabazleak 450 euro eskuratuko ditu.

Kartel guztiekin erakusketa

Emakumearen Nazioarteko Egunerako gutxiago geratzen da, eta Emakume Txokoak egitaraua prest du. Martxoaren 8an, kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa irekiko dute Emakume Txokoan bertan; hilaren 22ra arte egongo da irekita. 

Bestalde, aldarrikapen eguna izanik, 8an bertan manifestazioa egingo dute kaleetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak