"Gertatu zen 1898an Arrasatera apaiz bat heldu zela Elgetatik, Fernando Uranga, urte batzuk lehenago Pablo bere ilobaren kargu egin zena. Uranga Arrasateko San Frantzisko elizaren eta Ospitalaren kaperau izendatu zutenetik Pablok —ordurako 37 urteko artista ospetsua— denboraldiak ematen zituen osabarekin. Eta egonaldi haietan adiskidantza egin zuen Resusta Karrikiri sendiarekin. Orduak ematen zituen solasean Bartolomaren etxean margolariak, garai hartako gizartean ohi zen modu lasai eta patxadatsuz. Eta horren lekukotasuna utzi zuen pintoreak, bi koadrotan".
Xehetasun gehiago dakartza, oraingo honetan, Euskonews aldizkari digitalean.