"Herri Saharauiak bizi duen eguneroko injustizia salatzeko", bihar plazara aterako dira

Ubane Madera 2013ko ots. 19a, 17:40

Sahararren aldeko NUBI elkarteak deituta, bihar (eguaztena) elkarretaratzea egingo dute Arrasateko Udaletxe aurrean, 19:30ean. Helburua da salatzea orain dela bi urte Mendebaldeko Saharako Aaiun herrian gertatutako istiluetan atxilotutakoen kontra ezarritako kartzela-zigorrak "arrazoi gabe emandako sententzia" direla. Jakinarazi dute atxilotutakoen artetik zortzi gazteri, adibidez, bizi osorako kartzela zigorra ezarri dietela. 

NUBI elkarteak adierazitakoaren arabera, Aaiunen, Gdeim Izik-eko istiluen ondorioz atxilotutako 24 saharar epaitu dituzte eta "batzuei 20 urte baino gehiagoko kartzela zigorra, beste batzuei 30 urte baino gehiagoko kartzela zigorra eta zortzi gazteri bizi osorako kartzela zigorra jarri diote".

Arrasateko elkartearen ustez, Marokkok sententzia horiek "proba gabe" erabaki ditu, "atxilotutako gazteak egondako ustezko delituarekiko loturarik gabe". Hori da, besteak beste, biharko elkarretaratzearekin salatu gura dutena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak