Txatxilipurdiko Haur Sailak aditzera eman duenez, ludoteka ibiltariaren azken saioa egingo dute asteburu honetan Musakolan. Ludoteka ibiltaria ez da geratuko, datorren astetik aurrera San Andresera egingo du salto. San Andresen ere, martxoko zapatu guztietan egongo da, goizez: "Aurrekoetan bezala, haur eta gaztetxo ugari gerturatuko direla espero dugu eta guraso edo tutoreak animatu nahiko genituzke parte hartzera", adierazi dute antolatzaileek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.