Arrasateko Herri Eskolakoak Anporretan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko otsailaren 18a

"Azkenean lortu dugu: 20113ko lehen mendi irteera euririk gabe; ordua zen!". Halaxe diote Arrasate Herri Eskolakoek, domekako mendi ibilaldia dela-eta. "Giro ederraz eta gogo gehiagoz, eta mendiak elurrarekin". Anporretaraino egin dute mendi ibilaldia, Monterronetik irtenda.

Arrasateko Herri Eskolako 59 guraso eta ikasle abiatu ziren Monterronetik Anporretaraino atzo, domeka. Bertan hamarretakoa egin ostean, berriz ere Monterronera bueltatu ziren etxean bazkaltzeko garaiz helduta. Argazkia ere atera zuten tontorrean: "zoragarria ikustea Udalatx atzealdean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak