Liderraren aurka, azken minutuan, 77-76 galdu zuen MUk zapatuan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko otsailaren 18a

Aurtengo denboraldian laugarren aldiz galdu dute MUkoek puntu bateko aldeagatik. Liderraren kantxara oso serio eta gogotsu joan ziren Josu Larreategiren mutilak eta partidu oso ona egin zuten azken minutuak arte. Azken laurdenari  12 puntuko aldearekin ekin zioten, baina 17 segundoren faltan zoritxarra heldu zitzaien Arrasatekoei. Bi puntuko aldearekin baloi jabetza falta eginez lapurtu zieten, eta etxekoek 2+1eko jokaldia eginez irabazi zuten norgehiagoka. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak