Besaidekoak Ataunen barrena

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko otsailaren 18a

Arrasateko Besaideko mendizaleek urteko lehen irteera egin zuten domekan, eguraldi ederrarekin eta mendian elur dezente zegoela. Etxegaratetik abiatu, Balankaleku mendira igo, eta Ataungo San Gregoriotik San Matineraino.

40 Lagun irten ziren 07:30ean Arrasateko Garibaitik autobusean Etxegarateraino. Handik hasi ziren ibiltzen 08:45ean mendian gora Balankaleku Leporaino. "Nahikoa elur zapaldu" eta gero iritsi ziren San Gregorio eta Lizarrustiko bidegurutzera. Eta handik hasi ziren jaisten San Gregorioraino, eta hemendik Aita Barandiaren bidetik San Martineraino.

Kontatu digutenez, eguerdiko ordu batean iritsi ziren San Martinera, 15 kilometroko ibilaldia egin ostean. Ataunen, Urbitarte sagardotegira bazkalduta, "ondo jan eta abestu" ostean, bueltatu ziren Arrasatera.
Datorren hileko irteera Bizkaiko Biraren etapa izango da Artziniega eta Okendoren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak