"Goizeko hamarretan etorri direnak produktu jakinen bila etorri dira, baina gehienak ea zer topatzen duten begira ibili dira. Eta erosi ere egin dute, bai", esan dio GOIENAri Ibaiarteko Edurne Aranburuk. "Merkemerkauan dabiltzan gehienak Arrasatekoak dira, baina kanpokoak ere etorri dira, tartean Azkoitiko koadrila bat", gehitu du.
Musikak ere girotu ditu kaleak, baina eguraldiak ere lagundu du jendea Merkemerkaura joaten. Ezer konkreturen bila gehienak, baina badazpada dirua aldean dutela, "genero ona prezio onean" dagoelako gaur Arrasaten, erosleen esanetan.