140 etxebizitzadun blokea, beraz, amaituta geratzen da eta orain horiek alokairuan jartzeko prozesua Etxebide erakundearen esku geratzen da aurrerantzean. Hain zuzen, Etxebidek maiatzean jakinaraziko du zozketak noiz egingo diren, urte horretan egingo diren gainontzeko zozketa guztiekin batera. 2013 amaiera, 2014 urte hasiera litzateke epea, aurreikuspenak betez gero. Alokairuaren prezioa, mota honetako sustapenetan egiten den moduan, maizterren diru-sarrera eta etxebizitzaren momentuko salneurriaren arabera ezarriko da.
Ospitale osteko Zerrajera zaharreko inguruan alokairuko bi bloke eraikitzeko proiektuak hortaz, aurrera jarraitzen du. Bietatik lehena amaituta, orain jakiteko dago alboko orubean jaso beharreko gainontzeko 216 etxebizitzekin noiz hasiko diren. Visesatik bertatik diote gaur egungo egoera ikusita oraindik zaila dela inolako eperik zehaztea. Momentuz, orube hori putzu handi bat besterik ez da. Bestelako informaziorik ezin dute auerratu Visesatik bestelako erabakirik hartu ezean.
140 etxebizitza
Amaitutako blokean 2 logeladun 60-65 metro koadroko 36 etxebizitza daude, 3 logeladun eta 75 metro koadroko 75 eta logela bakarrekoak 14.