Gaurtik domekara bitartean Ferreriasen egin behar dituzten lan batzuk direla eta, zirkulazioarentzako itxita egongo da. Hiru pilona ipiniko dituzte, horietariko bat mugikorra izango da eta beste biak finkoak. Ferreriasera joateko inguruko kaleak erabili ahal izango dira, ohiko ordutegian. Bestalde, bihar eta etzi Garibai etorbidean asfaltatze lanak egingo dituztela eta, egun osoan etengo dute zirkulazioa bertan. Autobusak Nafarroa etorbidean geratuko dira, Erlojuaren eraikinaren ondoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.