Ortodoxiatik gutxi duen Blues & Decker talde asturiarra zuzenean gaur, Iluntz tabernan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko otsailaren 15a

Stealin'the Blues diskoa aurkeztuko du Blues & Decker laukote asturiarrak Iluntz tabernan gaur, 22:30ean hasita. "Ortodoxiatik gutxi duen bluesa, sofistikazioa eta zatarkeria". Horixe eskaintzera etorriko dira Gustavo Perez, Ludwig Molina, Kike Cuetos eta Guzman Lanza Arrasatera. 2009ean sortu zen taldea, eta, urtebete geroago, lehen maketa grabatu zuten; ordutik hona emanaldi ugari eskaini dituzte, taberna eta jaialdi ezberdinetan, eta gaur, Arrasaten aurkeztuko dute estudioko euren aurreneko grabazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak