Willis Drummond-en indarra eta freskotasuna Arrasateko gaztetxean atzo

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 15a

Baionako Willis Drummond taldeak Euskal Herriko rockaren erreferente nagusietako bat dela berretsi zuen atzo Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan emandako kontzertuan. Doinu gogorrak eta erritmo azkarrak psikodeliarako tarteekin nahastu zituzten, dagoeneko entzuleen artean aski ezagunak diren kantuak oso modu indartsuan aurkeztuz. Jarrera, eskarmentua eta esperimentaziorako gaitasuna soberan dutela erakutsi zuten baionarrek. 235 sarrera saldu zituzten eta taldekideek eurek asko eskertu zuten eguen baten horrenbeste jende agertu izana; ez zen gutxiagorako. Jendea gogoz gera ez zedin pare bat abesti jo zituzten bis moduan, baina ez dago argi helburu hori beteko zuten...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak