Sasoiko produktuak, ukendu naturalak eta Korrikako materiala, baserritarren azokan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko otsailaren 15a

Bihar, zapatua, otsaileko baserritarren azoka egingo dute Seber Altuben. Urteko lehenengoa izango da, urtarrilekoa bertan behera geratu baitzen eguraldi txarra medio.

Urtarrileko baserritarren azoka eguraldi txarrak behartuta bertan behera geratu ostean, biharko, otsaileko hitzordua egin dute Seber Altube plazan.

Postu ugari egongo dira bertan, guztira, 23; horietatik 19k baserriko produktuak eskainiko dituzte. Bestelakoak ere aurkituko ditugu: esaterako, aurrenekoz egongo da ukenduak egiten dituen Eider Gutierrez. 

Korrikako materiala

Korrika 18 dela eta, tokia edukiko dute kamisetek, txapek eta bestelakoek. Hala, bihar, materiala erosi ahal izango da baserritarren azokan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak