Errepidea behera etorri da luiziaren ondorioz

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko otsailaren 15a

Arrasate eta Kanpanzar arteko kamino zaharrean, gorako noranzkoan, errail bat itxita dago luizi baten ondorioz. Bidea behera etorri da lehengo Akeiko erraustegitik goratxoago. Eguaztenean gertatu zen. Goizean errepide zati bati eragiten zion, baina arratsalderako errail osoari eta atzo semaforoa jarri zuten, trafikoa bideratzeko. Foru Aldundiari dagokio, orain kalteak atzeman eta soluziobideak jartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak